Egun on mundua!
Uztaila 7, 2008 | Egilea: urepeleAupa!
Urepele xokotik sortu dugun blog honetan gure euskara ikastaldiko abenturak kondatuko dizkizuegu.
Egunez egun, ikasle eta erakasleen ezagutza eginen duzue, gure aintzinamenduak ikusiko (bai bai, izanen dira!!) eta hemengo bazter ederrekin goxatuko!
Laster arte beraz, eta ez ahantz… zuek ere mezuak idazten ahal dizkiguzue: agurtzeko, sustengatzeko, galderak egiteko, laguntzeko… (iruzkinak)
Esker beroak deneri eta laster arte!!
Ikastaldiko lagunak