Ikasleek aurkezturik… Jojoren taldea (2. urratsa)
Egun batez, “Champs-Elysées”-etan, harmonia militar batek desfilatzen zuen.
Entzuten ahal ginituen kantuen notak “Re, Mi, Fa …”.
Emeki-emeki, kepi bat baztertzen ari zen eta eni so.
Ah, barkatu, aurkeztea ahantzi dut. Fitxa jauna naiz. Hau da ene txostena. Gure istoriara itzul gaiten.
Gizon misterioso hori segitu nuen Urepeleraino.
Bere emaztea xekatzen zuen iparrorratzarekin. Jakin nahi nuen, ea atxemanen ote zuen.
Bidean, arrotza ikusi zuen jatsa pasatzen ari, eskuetan katxoak bazituen.
Kalakan hasi zen berarekin : “To, hi, zer egiten duk hemen ?” zion kepidunak.
“Iguzkia bero duk eta bikea urtzen ari. Posible duk … dukan kepi … prestatzea ?” arrotzak bere aldetik.
“Bai, aldiz ere galderari erantzun behar duk”. Bere emaztearen margo buluzia, arrotzari erakutsi zion, eta galdegin : “Jadanik ikusi duk ere emaztegaia ?”.
Ezetz ihardetsi zion. Bainan bere begietan, irrika sortzen ikusten ahal zen.
Orduan bere lana uzten zuen. Biak, emazte berdina xekatzen hasi ziren. Bigarren gizona txarra zen : lehen baztertzeko musika jotzen hasi zen.
Poliki poliki, militarra lokartu zen.
Lotarik, ke eta hodeietan bidaiatzen zen, eta han bere emaztea ikusten zuen eta bihotzetan tinkatzen.
Bukatzeko desiratzen zuen emaztea militarrarekin elkartu baitzen, herriko mutila hil zen sobera nigar eginik. Amodio ezina !
… Haserrean, hodeia beltza bilakatu zen.
Eta hala ez bazan, sar Dalila kalabazan eta atera dadila Urepeleko plazan.
Uztaila 20th, 2008 at 12:50 pm
“Scrable”-bezala “Hitzak” jokoa jostatu genuen eta gero hitzak aurkitu genituen-ekin testu hau idatzi dugu.
Hitzak ziren : ni, kepi, bide, bilaka, txarra, irrika, ukan, segitua, buluzia, buluziak, bike, arrotza, katxo, egun, fitxa, fa, orratz, entzun, eta, kantuen, ezina, hodeia, jats, hodeiak, dukan, hi, jo, lo, to, mi, ke, re, ea.
Biharamunan, Sylvie eta Patricek testu guztia buruz ikasi dute !